XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JON SARASUA
Doinua: Donosti alde hontan
Puntua.
Tolosan ezin leike
inun aparkatu....

Sarasua
kotxia aparkatzen
asko da nekatu,
neri ez zait inporta
ezin det ukatu,
nik hemen nai dedana
lenbailen bukatu

Doinua: Hara nun diran mendi maiteak Bukaera.
Bizkarrekoak merezi ditu
hori egiten duenak.

Sarasua.
Danok dakigu zeintzuk diran gaur
herri honek ditun penak,
kartzelan eta atzerrin daude
herriko seme onenak,
gizon batzuek eman dituzte
egurrerako ordenak,
bizkarrekoak merezi ditu
hori egiten duenak.